Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Iritzi artikulua (Bat-bateko heriotza kirolariarengan)

jonipo — 2008-11-09 GTM 1 @ 20:07

Bakoitzaren osasunerako oinarri bat kirola izanda ere, pertsona batzuen heriotzarako oinarria izan daiteke.
Kirolariengan bat-bateko heriotza eragiten duten kasuek, behintzat nire ikuspuntutik, geroz eta kezka gehiago sortzen ari dituzte kirola praktikatzen duen jendearengan. Kasu hauetan, kirola praktikatzen duen jendearen kezkaren jatorria, testu honetan aipatutako gaixotasunen bat edukitzearen ezjakintasuna izan eta zoritxarrez bat-batean honen biktima izatea da.
Hori saihesteko, prebentzio neurri ugari har daitezke, baina gomendagarriena, testuarekin bat etorriz, arazoari aurrea hartzea da, harekin topo egin baino lehen. Horretarako, bi irizpide daude: AEBetako Bihotz Elkartekoa eta Europako aditukoak. Lehenengo honen arabera, familiako aurrekariak kontuan hartu eta miaketa fisikoa egitea aintzat hartu behar dira honen prebentziorako. Europako adituek diotenez, elektrokardiograma edo bihotzaren aktibitatearen erregistro elektriko bat eta esfortzu proba bat egitea gomendagarriena izango lirateke hau saihesteko.
Halaber, honi aurrea hartzen ez baldin bazaio, azken itxaropen bat egon daiteke. Bat-bateko heriotzarengan kirol ukituenetariko batean, futbolean hain zuzen, talde bakoitzeko medikuak desfibrilatzaile bat dauka, hau da, bihotz-geldiketa diagnostikatu eta tratatzen duen tresna elektriko eramangarria, honelako ekintza bat errepikatzen baldin bada, Antonio Puerta Sevilla futbol taldeko jokalariarekin eta testuan aipaturiko beste batzuekin gertatu zen bezala, saihesteko itxaropen handiagoa egon dadin.
Hala ere, testu honetan gehienbat arazo kardiobaskularrei buruzko aipamena egiten denez gero, kirolariengan heriotza eragin ditzakeen beste eragile asko daude, adibidez traumatismoak eta baimendu gabeko substantziak.
Gaiari dagokionez, logikoki, arrisku handien dituzten kirolek esfortzu gehien eskatzen dituztenak dira, hala nola futbola, txirrindularitza, atletismoaren barruko maratoia edota testuan aipatzen den gimnastika ere. Honezkero, badaude honen salbuespen diren herrialde batzuk ere, adibidez Irlanda, non golfa heriotza gehien sortzen dituen kirola da %31rekin. Herrialde hauetan, esfortzu gehien eskatzen dituzten kirolen praktika ezak, bat-bateko heriotza gehien suposatzen dituzten kirolak beste batzuk izatera igarotzen dute, hala nola Irlandan, non futbolaren, txirrindularitzaren edota maratoiaren praktikak oso urriak dira.
Gai honi buruzko aipamena egitean, nire familiatik hurbileko pertsona bat datorkit burura, nire aitaren bigarren lehengusua zena. Pertsona hau Diego Garcia zuen izena eta maratoian espezializaturiko elite atleta bat zen. Bi Olinpiar Jokoetan (Bartzelona 1992 eta Atlanta 1996) parte hartu zuen. Hori zela eta, 1997.urtean kiroletako Asturias Printze Saria irabazi zuen beste korrikalari batzuekin batera. 2001.urteko martxoaren 31an hil zen Loiolan, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia prestatzen ari zela, bera ofizialki parte hartuko zuen azken proba izango zena, sisplasia arritmogeniko baten ondorioz. Hori dela eta, hil zen tokian harri-irudi bat jarri zuten bere omenez. Diego Garciak bizi izandako egoera, kirolariarengan bat-bateko heriotzaren beste kasu bat dela kontura gaitezke. Testu honetan, kasu hau bat-bateko heriotza 30 urtetik beherakoetan bezala sailkatzen da, gai honen beste aldaera bat dena.

Kritika literarioa (Ipuin lizunak)

jonipo — 2008-10-26 GTM 1 @ 19:09

Narrazio honen idazlea Aitor Arana da. Aitor Arana 1963ko abenduaren 21ean jaio zen Legazpin (Gipuzkoa). Hamazazpi urterekin bere lehen lanak idazten hasi zen. Euskara irakaslea izan zen lau urtez (1983-1987) Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian. Sei urtez Legazpiko Hots kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna izan zen. Xut literatur aldizkarian ere eginkizun berberetan jardun zuen. Itzultzaile lanetan ere aritu izan da: euskaraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Azken hizkuntza honetan, Bernardo Atxagaren Behi baten memoriak argitaratu zuen. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du, non ekialdeko nafarrera aztertu izan du batez ere, zaraitzuera nagusiki.
Aitor Aranak narrazioa, nobela, haur eta gazte literatura eta antzerkiaren genero literarioetan lan egin du. Bere lan nagusienak, Ipuin ilunak (1995), Ipuin entzulea (2001) eta Ipuin lizunak (1994) dira genero narratiboan, Historia lazgarria (2001) eta Bost ahizpa (2003) nobelari dagokionez, Amodioaren gazi-gozoak (2001) haur eta gazte literaturan eta Azken gurasoak eta Lagun mina (2003) antzerkian.
Ipuin honen testuinguruari buruz hitz-egitean, ipuin honetan kontatzen zaiguna errealitatetik at egonda ere, ez dirudi gertaturiko ekintzak orain direla urte askoren buruan daudela, lehen ipuinekoak izan ezik, lehen ipuinean gertaturiko ekintzak 1640.urtean gertaturikoak dira, hain zuzen ere. Beste ipuinetan ez dira argibide ugaririk ematen, soilik bigarren ipuinean, non tresna teknologiko batzuen aipamena egiten da, hala nola elektroxoka, zein XX.mendearen erdira arte ez zen erabiltzen hasi eta ez da maiztasun handiarekin erabili izan azken 15-20 urtetara arte, horregatik, faktore honek bigarren ipuinean kontatzen zaizkigun ekintzak XX.mendearen bukaera eta XXI.mendearen hasieraren artean kokatzen direla azal diezazkiguke.
Ipuin honen argumentua egitean, bertan hiru ipuin ezberdin sartuta daudela kontuan hartuta, hiru zatitan banatuko dut: lehen ipuinaren, bigarren ipuinaren eta hirugarren ipuinaren argumentua.
Lehen ipuinean, Maritxuren istorio laburra kontatzen zaigu, zein egun batean bere etxearen sutondoaren alboan zegoen, ohitura zenez bere amonaren istorio eta kontuei entzuten, baina Maritxuri buruan zebilkiona herriko gizon baten hileta elizkizunaren ondoren gertatu zitzaiona zen. Hileta elizkizunaren ondoren, hilerrira abiatu ziren, non txikitan izan zen bere laguna Bartolo zegoen. Honek beso batetik heldu eta hilerritik atera zuen. Bartolok Maritxu hilerritik atera zuenaren arrazoia ematean berarekin txortan egitea nahi zuela zen eta Maritxuri hura esaten dio. Biharamunean, asmo hori zuela, amak agindu gabe pegarra hartu eta iturrirantz abiatu zen. Bidean, Bartolorekin topo egin zuen, zeinek sastraka batzuen atzealdera eraman zuen Maritxu, harekin txortan egiteko helburuarekin. Ondoren, Bartolo eta Maritxu arazoak izango lituzkete, Maritxuren aitak haiek txortan egiten ari zirela konturatzen baita. Hara ailegatzean, Maritxuren aita Bartolori txortan egin baino lehen bere alabari ezkontzeko baimena eskatzearen helburua al zeukan galdetzen dio, egin zuenaz damutu zedin, eta hark zeresan ez zekienez gero baiezko erantzuna ematen dio Maritxuren aitari.
Bigarren ipuinean, zientzialari zoro baten istorioa kontatzen da, Egungo Frankesteina dela aipatzen da tituluan, bai eta Frankesteinek bultzaturiko proiektuen antzeko proiektu zoroak bultzatzen baititu. Berak ipuin honetan bultzatuko duen proiektua gizon edo emakumeren baten berpizkundean zetzan eta horretarako garunaren txertaketa gauzatu egin behar zuen, honen ondoren elektroxokarekin gorpua martxan jar zetzan berriz ere. Gau hartan bere proiektua hasteko asmoarekin pertsona bizidun baten bila abiatzen da autoz ondoko herrira. Bertara ailegatzean, taberna batera sartu zen, eta kafesne bat hartu ondoren proiekturako deigarria iruditu zitzaion gizon handi bat aukeratu zuen, harekin hitz-egin eta nahi zuena hartzera gonbidatu zuen. Horren ondoren tabernatik atera eta zientzialariak gizonari etxera kotxez eramatea proposatu zion. Kotxera sartzean xiringa sartu egin zion eta laborategira ailegatzean loeragilea jarri zion. Hurrengo gaueko bederatzietan garun txertaketa amaitu eta elektroxokarekin gorpua berpiztu egin zuen. Horren ondoren, zientzialaria nekatuta zegoela, oheratzea erabakitzen du eta jaikitzean gizon horrek makina eta aparatu guztiak hondatzen ari zela konturatu zen. Hori ez zen momentu hartan zeukan kezka, baizik eta bere seme berriari izena jarri eta hari irakastea eta hezitzea. Honi jarriko zion izena Iñaki izango zen. Honen ondoren, Iñakik jolasean bezala bere jantziak kentzen hasi zen, zientzialariak hark egiten zuen gauza bera egitea nahiko balu bezala. Azkenean, biak arroparik gabe gelditu ziren. Momentu horretan Iñaki zientzialariarekin larrutan jotzea erabaki zuen, eta halaxe egin zuen.
Hirugarren ipuinean, Josuneren istorioa kontatzen zaigu. Bertan Josuk Josuneri txortan egitea proposatzen dio, honek, aldiz, ezezkoa ematen dio, biharamunean egingo zutela esanez. Biharamun horretan, gauzak espero ez bezala gertatu ziren, Josunek okerreko leku batean furgoneta bat aurreratzean kamioi bat aurrez aurre jo eta hil baitzen. Hori zela eta Josu hilerrirako bidea hartu zuen, hildakoarekin txortan egiteko asmoa zuela. Berak bazekien non zegoen Josuneren zerraldoa, horregatik, pikotxa eta mailua hartu eta oraindik oso freskoa zegoen porlanan lanean hasi zen. Horren ondoren, hilkutxaren sarraila apurtu eta zerraldoa irekita geratu zen. Gero, Josu arropa erantsi eta txortan egiten hasi zen. Ipuin honetan, bi bukaera ezberdin bereizten dira.
Lehen bukaeraren arabera, txortan egin ondoren biak hilkutxatik bizirik atera eta etxerantz abiatu zirela dio. Bigarren bukaerak, ostera, Josuk norbait hurbiltzen ari zela entzun ez zuela dio, orduan, pertsona horrek biak zerraldoan harrapatu eta trebetasun handiz iltzez josi zuen hilkutxaren estalkia. Horren ondoren, pertsona horrek zerraldoa horma-hilobian sartu zuen, Josu hilkutxaren barruan sartuta garrasi eginez.
Ipuin hauetan kontatzen zaigunaren ideia nagusia honako hau da: sexua bizitzaren helburu nagusi gisa aldarrikatzeko asmoa duten pertsonai batzuk daude, zeintzuk beti sexuaren eske dabiltzate beraien gustuko pertsonei.
Pertsonaiei buruzko aipamena egitean, nire ustez ipuin hauetan agertzen diren pertsonai guztiak errealak dira, batzuk zoroak eta arraroak diruditenez gero, zientziariaren kasuan bezala. Bestela, ipuinetan agertzen diren beste pertsonai guztiak normalak direla iruditzen zait.
Ipuin hauen irakurketa, orokorki lineala dela esango nuke, lehen eta hirugarren ipuinetan gertatzen den ekintza bat gogoratzeko denbora egun bat aurrerantz edo atzerantz botatzen denez gero, zeinek ez du inolako korapilo edo nahasterik gauzatu irakurketan.
Ipuin honen hiztegia, ulertu ez ditudan hitz gutxi batzuen salbuespena eginez gero, zeintzuen esanahia ipuinaren testuinguruaren arabera asmatu dut, nahiko ulergarria iruditu zait eta idazleak erabiltzen duen lexikoa era bikainean erabiltzen duela iruditzen zait.
Ipuin hauei buruzko iritzi pertsonala ematean, ez dut gustukoa izan batez ere ez dudalako ipuin hauen gaia gustuko, zein sexua da. Ipuin hau gustukoa dutenekiko errespetu osoz, ez nator bat idazleak hedatutako gaiarekin, naiz eta honen asmoetarako erabilitako generoa, genero narratiboa, aproposena izan.

Iritzi artikulua (Trafalgarko batailan hil zen zientzialaria)

jonipo — 2008-10-11 GTM 1 @ 19:39

Ohore asko izateagatik edota gauzak bi aldiz pentsatu ez izanagatik mundurako garrantzitsua zen pertsona baten galera gauzatu zen XIX.mendean: Kosme Damian Txurruka. Nire ustez, orain aipatu ditudan bi faktore hauek, Txurrukaren heriotza suposatu zuten. Baina, beste aldetik ikustean, imajinatuko al ginateke zein izango zen Kosme Damian Txurruka bi faktore hauek bete izan ez balitu?
Txurrukak bere garaiko pertsona bakar batean pentsaezinak ziren bi nolakotasun jasotzen zituen: heziketa bat jaso izana eta itsasoa gustukoa izatea. Hainbeste maitatzen zuen itsasoa non Espainiako itsas armadan izena ematea erabaki baitzuen, bere etorkizunean gauza onenak eta txarrenak emango zizkion erabakia. Ikasketei zegokienez, lan garrantzitsuak betearaziko zituen, arazoa itsasoaren maitasuna gauz guztien gainetik zegoela zen. Bere lan hauek, Espainiak Ingalaterrarekin aldi baterako bakea sinatzean publikatuko zituen, Ozeano Barera heltzeko Magallanesen bideari uko egin eta Hornos lurmuturretik igarotzea gomendatu zuen edota Antilla eta Sotavento uharteetako mapak egin zituen lanetan nabarmendu zen. Lan hauengatik, Napoleon Bonaparteren zorionak jaso zituen eta ohorezko sable bat eta bi pistola oparitu zizkion.
Denok pentsa dezakegu Txurrukak itsas armadan Espainiako estatuaren ordezkari gisa beste kide batzuekin Gibraltarreko eta Trafalgarreko borroketara joateko erabakia hartzen duenean, burugabe hutsa dela, ez zuelako pentsatu munduan zuen ekarpen zientifikoa bataila batean zeure bizitza arriskuan jartzea baina askoz inportanteagoa zela. Dena dela, arraroa dirudienez gero, Txurrukak gustuko zuen gauza hura zen, itsasoan inon bizi izan zitzakeen abenturak bizitzea, bizitza arriskuan jarriz, eta, batzuetan, legez kontrako ekintzak eginez, adibidez testuan esaten den bezala, “Real Compañia Guipuzcoana de Caracas”, edo produktuen kontrabandoan oinarritzen zen elkartearen kide zen Txurruka, zein batez ere gobernuaren interes ekonomikoetan kalte egiten zuen.
Hala ere, itsasoan bere lan zientifikoekin baina ospe eta garrantzi handiagoa hartu zuen, eta hori gerta zedin gaitasun handia izan beharko zukeen itsas lanetan, eta bazeukan. 1778.urtean, hamazazpi urte zituenean, lehen aldiz itsasoratu zen, non erakutsi zituen gaitasunak ontziko buruzagien arreta piztu zuten eta bidaia lemazainen ondoan bukatu zuen. 21 urte geroago, heriotza baldintzatu zion Trafalgarreko batailan, San Juan Nepomuceno ontzia eta Espainiar armadako beste 15 gerra ontzi bere ardurapean zeuzkan.
Bukatzeko, Txurrukak zituen bi baliabide edo faktoreak (zientzialari eta itsasgizon), batez ere espedizioak egiten zituenean, elkarrekin ondo moldatzea lortu zuen, gainera, espedizioetan lortutako informazioa, beste pertsona batzuentzako ere baliagarria zen. Hau dela eta, Txurruka eredu bat izan litzateke, gauza guztiak, oso ezberdinak izanez gero, beraien arteko loturaren bat daukatela ikus dezagun.

Mintzalditxoa (Euskaraz MintzaTU)

jonipo — 2008-10-06 GTM 1 @ 18:12

Euskal hizkeran, bi epealdi garrantzitsu egon dira historian: Francoren (espainiako diktadorea) aurretikoa eta Francoren ondorengoa.
Francoren aurretiko euskal hizkeraz hitz egitean, euskararen jatorriekin topatzen gara. Euskararen jatorrian sortutako mintzairari aintzineuskara zeritzon, hau da, erromatarren nahiz zeltiarren eraginaren aurreko euskara. Batzuen arabera, Euskararen jatorriak, K.O. III.mendetik VI.mendera bitartekoak dira, denbora tarte horretan euskarazko lehen idatziak aurkitu zirela esaten baitute. Dena den, beste askok ez dute uste idatzi hori garai horri dagokionik, baizik eta garai hurbilago bati dagokiela uste dute.
Euskarari dagokionez, historian jauzi handi bat emanez, XVI.mendera arte joaten gara, non euskarazko lehen lekuko literarioa publikatuko zen Bernart Etxepareren eskutik, konkretuki 1545.urtean, Linguae Vasconum Primitiae izenburuarekin. Mende horretan beste euskal idazle inportante askok beraien lanak publikatuko dituzte, adibidez, Joanes Leizarragak, Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria edo Bibliaren euskarazko itzulpena egingo du, bere lanik azpimarragarriena dena eta Joan Perez de Lazarragak Dianea eta koplak publikatuko ditu. Garai hartan, gure arbasoak bizi ziren eta Euskal Herrian, Errioxak, Burgosek, Nafarroak, Hegoaldek eta Iparraldek osaturikoa, bizi zen %90ak Euskaraz hitz egiten zuen. Ehuneko hau, gaur egun euskaraz hitz egiten duten biztanleekin konparatzean, oso argi ikusten da kontrastea oso handia dela, eta aldaketa hau faktore batek gauzaturikoa baino ez daiteke izan. Faktore hau ikusteko, Francoren garairantz jo beharra daukagu, zehazki Espainiar Gerra Zibilerantz (1936-tik 1939-era arte), non Euskararen gainbehera etorriko zen, bertako biztanleak beste herrialde batzuetara emigratuko baitzuten gerraren ondorioak sufri ez zitzaten, eta Espainiar tropak Euskadi okupatuko zuten, Gernikaren, Bilboren, Irunen eta Donostiaren bonbardaketen ondoren. Orduan, epealdi horretan, Euskara eusko gudarien menpe soilik geratuko da, hau da, gutxiengoaren menpe. Euskararen berreskurapena, gehienbat, ez zen posiblea izan, emigraturiko gehienek atzerrian lana eta etxea aurkitu baitzuten, beste batzuek, aldiz, Euskadira bueltatu ziren, bai, baino beraien etxea bonbardaketengatik birrinduta ikusiz gero, berriro ere emigratzea erabaki zuten. Soilik zortea eduki zuen gutxiengoak, Euskadira bueltatzea lortu zuten. Hori zela eta Euskararen berreskurapena ezinezkotzat ematen zen. Gaur egun, XXI.mendean, Euskaraz hitz egiten da, horregatik, zaila izan zen, bai, baina Euskara berreskuratu egin da, XVI.mendean bezalako maiztasunarekin hitz egiten ez denez gero gaurko Euskadin. Gaur egun, Euskara gehien hitz egiten dutenek Euskal Herriko iparraldean kokaturik daude, %80-100 bitarteko biztanleriak hitz egiten baitu. Guk, Zumarraga eta Urretxun, bigarren lekuan gaude, %45-80 bitartean. Gutxien hitz egiten dutenek, aldiz, hegoaldean, alegia Araban, Kantauriko mugan eta Nafarroako hegoaldean eta erdialdean kokatzen dira %0-20 bitartean.
Mintzalditxo honekin bukatzeko, badakit nik ez naizela pertsonarik aproposena Euskara bultzatzeko, Gazteleraz ere asko aritzen bainaiz, baina bai saiatuko nintzateke Euskaraz maizago hitz-egiten eta jendeari esango nioke Euskaraz hitz egiteko, Espainian XX.mendean gertatu zena errepikatzen baldin bada, Euskadin baliabiderik gabe geldituko baikara, eta hori da igarotzea nahi ez duguna.

Kritika literarioa (Pololoak)

jonipo — 2008-09-28 GTM 2 @ 11:28

Kritika literarioa
Liburu honen idazlea Patxi Gallego da. 1973ko apirilaren 10ean jaio zen Errenterian (Gipuzkoa). Arte ederrak ikasi zituen Leioan, eta arteko irakasle bezala jardun zuen DBH-n. Lau Haizetara aldizkarirako komiki-tirak egin izan ditu ere, bera komikigilea baita. Bere lanaz hitz egitean, aipatzekoa da 2004.urtean hasitako Xabinaitor super-heroiaren trilogia, helduentzako euskarazko lehen komikiak direnak. Orainaldian, trilogia honen azken komikia lantzen ari da, “Pololoak 3: Atxeritoko balada” izenarekin publikatuko duena.
Testuinguruaz hitz egitean, komiki honetan gertaturiko ekintzak egiazkoak ez direnez gero, haiei data jarri beharko banie, orain dela gutxikoak direla esango nuke. Hau esatera bultzatzen nauena, batez ere komikiaren azken orrialdeetako bineta batzuetan, Xabinaitor Bilbon dagoela, Bilboko metroa agertzen delako, eta azpiegitura hau orain dela hamabost urte inguru inauguratu zen. Egia esan ere, komiki honetan Xabiren nerabezaroa eta haurtzaroaren parte kontatzen da, horregatik, nire ustez, komiki hau XX.mendearen amaierakoa da.
Ipuin honen argumentuarekin hasteko, bere protagonista Sabino du izena, baina aurrerago aipatuko ditudan arrazoiengatik, ez du izen hau gustuko izango, horregatik, Xabiren ezizena hartzea erabakiko du eta horrela deituko diote ipuinean zehar. Xabi zakilarik gabe pentsa ezin duen pertsona bat da. Egun batean, zakilaren erekzioa gauzatzen ez zitzaionez gero, homeopata batengana joaten da, H jauna deitzen dena, eta horri buruzko erremediorik bazituen galdetu zion. H jaunak, bolatxo homeopatiko batzuk eta dieta bat gomendatu zion, denboraren kabuz erekzio hori berriz ere gerta lekioke.
Denbora bat ondoren, tratamendu hori efektu egiten ez zionez, etsitzen hasia zen, horregatik, bizikleta hartu eta basamortura joatea bururatu zitzaion, bera nor zen eta zer nahi zuenari buruzko hausnarketa egiteko. Bertan egiten zuen beroa zela eta, konortea galdu zuen. Horren ondoren, bi emakumeren laguntzarekin, Xabi konortea berreskuratzen du, baina ingresatu behar izaten dute, horregatik, inoiz galtzen ez zuen homeopatiaren solasaldia galdu zuen.
Ipuinean barne aurrera eginez, Xabiri jarri zioten izena ez zen Xabier izan baizik eta Sabino. Berak, aldiz, bere nerabezaroko lagun gehienak burla egin ez ziezaioketen, Xabiren ezizenean ezkutatu zen, bere lagunak, batez ere gustatzen zitzaizkion neskak, HB-koak baitziren, eta Sabino Arana PNV-ko pertsonai oso inportante bat izan zen.
Xabiren kontuarekin jarraitzean, H jaunak jarritako tratamenduak apurka-apurka efektu egiten ari ziola nabarmentzen zen. Honetan oinarriturik, ahalmen berezi batzuk hartzen zihoan, adibidez, emakume bati ipurdia usaintzean, hura nongoa zen asmatzen zuen. Puntu horretan, Xabiren erekzioa inoiz baino hurbilago zegoen.
Aste batzuk beranduago, Donostiara abiatzen da, non poxpolina bat ikusten du piragua bat gidatzen. Arratsalde horretarako, ETB-ko meteorologoak tormenta gogorra egingo duela esaten du. Xabi, hori entzutean, hondartzara abiatzen da eta tormenta hastean H jaunak gomendaturiko bolatxo homeopatiko bat jan eta Xabinaitor bilakatzen da, bai eta momentu horretan erekzioa ematen baitio, eta piragua gidatzen ari den emakumea salbatzera joaten da, hura fabore sexual bat egiten dionaren truk, bere inguruko jendea bortxaketa metodotzat hartzen duen ekintza. Honen ondoren, Bilboko bidea hartzen du, non ETB-ko langile batek metroa hartuko zuen jendeak esaten zuen bortxaketa metodo hura egia ala gezurra den eta zergatik egiten duen, baina azkenean, ez dio ezer baieztatzen. Hori izan zela eta, zurrumurrua handiagotu zen eta Ertzaintzak Xabinaitor atxilotzeko plan bat egiten du: poxpolinen munduko txapelketa egin. Xabinaitorri, bere botereak jakinarazi zieten horretaz, eta hara abiatu zen ziztu bizian. Hara ailegatzean, poxpolinak beldurrez zirenez ihes egin zuten eta Ertzaintzari bere lana egitea utzi zieten. Azkenean, Ertzaintzaren lana ez zuen ezertarako balio izan, Xabinaitor ihes egin baitzuen Sorkunde izeneko emakume baten ezkontzara. Bertan, Xabinaitor txikitatik maite zuen poxpolina, Kariñe izenekoa, euskal dantza bat dantzatzen ari zen, ezkontzaren omenez, Xabinaitor Kariñe hartu eta Urbasako mendietara eraman zuenean, hartaz sexualki aprobetxatu nahian.
Komiki honen gaiaz hitz egitean, honako hau da bere ideia nagusia: Xabi soilik zakilarekin pentsatzen duen pertsona da, zein H jaunaren tratamenduaz gero, erekzioa gauzatzen zaio, eta Xabinaitorren bihurtzen da, beti neska poxpolinak salbatu nahian dagoena sexuaren truk.
Komiki honen pertsonaiak, irrealak direla esango nuke, batez ere sexuan bakarrik pentsatzen dutelako, eta errealitate honetan sexua baino lehenago jendeak bere egoera ekonomikoan, hau da, lanean pentsatu behar du, denbora gehiena okupatzen duena baita.
Komiki honen irakurketa, lineala dela esango nuke salbuespen batzuez gero: Xabik H jaunarekin hitz-egitean eta lehenaldiko ekintzak gogoratzean eta Euskal gatazkaren kapituluan, non bere izenaren historia eta bere nerabezaroa gogoratzen ditu.
Komiki honen hiztegian, ez dut batere gustuko erabiltzen den euskara informala, batez ere testuak pixka bat ulergaitz egiten dituelako euskara informal hori entzutera ohitua ez dagoen pertsonei. Horrezkero, nire ustez erabiltzen den gainontzeko euskara ez dit ulertzeko zailtasunik sortu.
IRITZI PERTSONALA
Nik ez dut komiki hau gustukoa izan batez ere ez natorrelako bat komiki formatu honetan umore gordina erabiltzean, ez zaidalako umore mota hori gustatzen. Nire ustez, euskaraz egindako lehen komikia hobeagoa izango ziratekeen umore normala erabili izan balitz.