Kritika literarioa (Ipuin lizunak)
Narrazio honen idazlea Aitor Arana da. Aitor Arana 1963ko abenduaren 21ean jaio zen Legazpin (Gipuzkoa). Hamazazpi urterekin bere lehen lanak idazten hasi zen. Euskara irakaslea izan zen lau urtez (1983-1987) Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian. Sei urtez Legazpiko Hots kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna izan zen. Xut literatur aldizkarian ere eginkizun berberetan jardun zuen. Itzultzaile lanetan ere aritu izan da: euskaraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Azken hizkuntza honetan, Bernardo Atxagaren Behi baten memoriak argitaratu zuen. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du, non ekialdeko nafarrera aztertu izan du batez ere, zaraitzuera nagusiki.
Aitor Aranak narrazioa, nobela, haur eta gazte literatura eta antzerkiaren genero literarioetan lan egin du. Bere lan nagusienak, Ipuin ilunak (1995), Ipuin entzulea (2001) eta Ipuin lizunak (1994) dira genero narratiboan, Historia lazgarria (2001) eta Bost ahizpa (2003) nobelari dagokionez, Amodioaren gazi-gozoak (2001) haur eta gazte literaturan eta Azken gurasoak eta Lagun mina (2003) antzerkian.
Ipuin honen testuinguruari buruz hitz-egitean, ipuin honetan kontatzen zaiguna errealitatetik at egonda ere, ez dirudi gertaturiko ekintzak orain direla urte askoren buruan daudela, lehen ipuinekoak izan ezik, lehen ipuinean gertaturiko ekintzak 1640.urtean gertaturikoak dira, hain zuzen ere. Beste ipuinetan ez dira argibide ugaririk ematen, soilik bigarren ipuinean, non tresna teknologiko batzuen aipamena egiten da, hala nola elektroxoka, zein XX.mendearen erdira arte ez zen erabiltzen hasi eta ez da maiztasun handiarekin erabili izan azken 15-20 urtetara arte, horregatik, faktore honek bigarren ipuinean kontatzen zaizkigun ekintzak XX.mendearen bukaera eta XXI.mendearen hasieraren artean kokatzen direla azal diezazkiguke.
Ipuin honen argumentua egitean, bertan hiru ipuin ezberdin sartuta daudela kontuan hartuta, hiru zatitan banatuko dut: lehen ipuinaren, bigarren ipuinaren eta hirugarren ipuinaren argumentua.
Lehen ipuinean, Maritxuren istorio laburra kontatzen zaigu, zein egun batean bere etxearen sutondoaren alboan zegoen, ohitura zenez bere amonaren istorio eta kontuei entzuten, baina Maritxuri buruan zebilkiona herriko gizon baten hileta elizkizunaren ondoren gertatu zitzaiona zen. Hileta elizkizunaren ondoren, hilerrira abiatu ziren, non txikitan izan zen bere laguna Bartolo zegoen. Honek beso batetik heldu eta hilerritik atera zuen. Bartolok Maritxu hilerritik atera zuenaren arrazoia ematean berarekin txortan egitea nahi zuela zen eta Maritxuri hura esaten dio. Biharamunean, asmo hori zuela, amak agindu gabe pegarra hartu eta iturrirantz abiatu zen. Bidean, Bartolorekin topo egin zuen, zeinek sastraka batzuen atzealdera eraman zuen Maritxu, harekin txortan egiteko helburuarekin. Ondoren, Bartolo eta Maritxu arazoak izango lituzkete, Maritxuren aitak haiek txortan egiten ari zirela konturatzen baita. Hara ailegatzean, Maritxuren aita Bartolori txortan egin baino lehen bere alabari ezkontzeko baimena eskatzearen helburua al zeukan galdetzen dio, egin zuenaz damutu zedin, eta hark zeresan ez zekienez gero baiezko erantzuna ematen dio Maritxuren aitari.
Bigarren ipuinean, zientzialari zoro baten istorioa kontatzen da, Egungo Frankesteina dela aipatzen da tituluan, bai eta Frankesteinek bultzaturiko proiektuen antzeko proiektu zoroak bultzatzen baititu. Berak ipuin honetan bultzatuko duen proiektua gizon edo emakumeren baten berpizkundean zetzan eta horretarako garunaren txertaketa gauzatu egin behar zuen, honen ondoren elektroxokarekin gorpua martxan jar zetzan berriz ere. Gau hartan bere proiektua hasteko asmoarekin pertsona bizidun baten bila abiatzen da autoz ondoko herrira. Bertara ailegatzean, taberna batera sartu zen, eta kafesne bat hartu ondoren proiekturako deigarria iruditu zitzaion gizon handi bat aukeratu zuen, harekin hitz-egin eta nahi zuena hartzera gonbidatu zuen. Horren ondoren tabernatik atera eta zientzialariak gizonari etxera kotxez eramatea proposatu zion. Kotxera sartzean xiringa sartu egin zion eta laborategira ailegatzean loeragilea jarri zion. Hurrengo gaueko bederatzietan garun txertaketa amaitu eta elektroxokarekin gorpua berpiztu egin zuen. Horren ondoren, zientzialaria nekatuta zegoela, oheratzea erabakitzen du eta jaikitzean gizon horrek makina eta aparatu guztiak hondatzen ari zela konturatu zen. Hori ez zen momentu hartan zeukan kezka, baizik eta bere seme berriari izena jarri eta hari irakastea eta hezitzea. Honi jarriko zion izena Iñaki izango zen. Honen ondoren, Iñakik jolasean bezala bere jantziak kentzen hasi zen, zientzialariak hark egiten zuen gauza bera egitea nahiko balu bezala. Azkenean, biak arroparik gabe gelditu ziren. Momentu horretan Iñaki zientzialariarekin larrutan jotzea erabaki zuen, eta halaxe egin zuen.
Hirugarren ipuinean, Josuneren istorioa kontatzen zaigu. Bertan Josuk Josuneri txortan egitea proposatzen dio, honek, aldiz, ezezkoa ematen dio, biharamunean egingo zutela esanez. Biharamun horretan, gauzak espero ez bezala gertatu ziren, Josunek okerreko leku batean furgoneta bat aurreratzean kamioi bat aurrez aurre jo eta hil baitzen. Hori zela eta Josu hilerrirako bidea hartu zuen, hildakoarekin txortan egiteko asmoa zuela. Berak bazekien non zegoen Josuneren zerraldoa, horregatik, pikotxa eta mailua hartu eta oraindik oso freskoa zegoen porlanan lanean hasi zen. Horren ondoren, hilkutxaren sarraila apurtu eta zerraldoa irekita geratu zen. Gero, Josu arropa erantsi eta txortan egiten hasi zen. Ipuin honetan, bi bukaera ezberdin bereizten dira.
Lehen bukaeraren arabera, txortan egin ondoren biak hilkutxatik bizirik atera eta etxerantz abiatu zirela dio. Bigarren bukaerak, ostera, Josuk norbait hurbiltzen ari zela entzun ez zuela dio, orduan, pertsona horrek biak zerraldoan harrapatu eta trebetasun handiz iltzez josi zuen hilkutxaren estalkia. Horren ondoren, pertsona horrek zerraldoa horma-hilobian sartu zuen, Josu hilkutxaren barruan sartuta garrasi eginez.
Ipuin hauetan kontatzen zaigunaren ideia nagusia honako hau da: sexua bizitzaren helburu nagusi gisa aldarrikatzeko asmoa duten pertsonai batzuk daude, zeintzuk beti sexuaren eske dabiltzate beraien gustuko pertsonei.
Pertsonaiei buruzko aipamena egitean, nire ustez ipuin hauetan agertzen diren pertsonai guztiak errealak dira, batzuk zoroak eta arraroak diruditenez gero, zientziariaren kasuan bezala. Bestela, ipuinetan agertzen diren beste pertsonai guztiak normalak direla iruditzen zait.
Ipuin hauen irakurketa, orokorki lineala dela esango nuke, lehen eta hirugarren ipuinetan gertatzen den ekintza bat gogoratzeko denbora egun bat aurrerantz edo atzerantz botatzen denez gero, zeinek ez du inolako korapilo edo nahasterik gauzatu irakurketan.
Ipuin honen hiztegia, ulertu ez ditudan hitz gutxi batzuen salbuespena eginez gero, zeintzuen esanahia ipuinaren testuinguruaren arabera asmatu dut, nahiko ulergarria iruditu zait eta idazleak erabiltzen duen lexikoa era bikainean erabiltzen duela iruditzen zait.
Ipuin hauei buruzko iritzi pertsonala ematean, ez dut gustukoa izan batez ere ez dudalako ipuin hauen gaia gustuko, zein sexua da. Ipuin hau gustukoa dutenekiko errespetu osoz, ez nator bat idazleak hedatutako gaiarekin, naiz eta honen asmoetarako erabilitako generoa, genero narratiboa, aproposena izan.


Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi